"Kobaron" Aitor Gonzalezen argazkia Flickren

Urte berria ondo hasteko eta egunotako gehiegizko kaloriak erretzeko ibilbide ederra prestatu du Edortak, oraingoan ere. Larunbat honetan, urtarrilak 8, dugu gure laugarren irteera, izen polita duena: “Hondartzak eta labarrak: Algorta-Kobaron-Algorta”.

Eguna, ordua eta lekua: Urtarrilaren 8an, larunbata, Telletxeko aparkalekuan, 9:00etan
Ibilbidea: Algorta-Kobaron-Algorta
Kilometro-kopurua: 50
Zailtasuna: erraza
Azalpena: Portugaleteko desnibela gainditu ondoren (Santurtziko parkeraino joan gaitezke, aurrekoan bezala), bidegorria da dena Areako hondartzaraino. Hondartzan hango paisaiaz gozatuta, beste ibilbide bat hartuz, Pobeña auzora helduko gara, meatzari eta arrantzaleen auzora, El Socorro ama birjinaren auzora. Bertan, oinez egin beharreko aldapa gogorra igo ondoren, labarren aldera iritsiko gara, eta itsasoko ikuspegi ederragaz lagundurik, Kobaronera helduko gara, Bizkaiko mendebaldeko mugara, kostako meatzaldera, gure gaurko helmugara. Lehorreko eta itsasoko paisaiak bidelagun izango ditugu ibilaldi osoan. Haizerik bada egun horretan, ez da komeni Pobeñatik Kobaronerako bidea hartzea, oso inguru irekia da eta. Eta norbait animatuz gero, Ontonera ere joan daiteke Kobaronetik aurrera.
Eguraldia larunbaterako: goiz da oraindik eguraldia asmatzeko baina euskalmeten hauxe agertzen da: ostarteak eta euri apur bat, tenperatura gora eta haizea hegoaldetik.


Bike route 784806 – powered by Bikemap 

Informazioa Kobaronen inguruan gaztelaniaz El correon, Deian eta Bizkaiko Foru Aldundiko web gunean.

Mila esker, Edorta, dena prestatzeagatik eta gidari lanak egiteagatik!