Aurreko larunbatean, urtarrilaren 8an, 21 lagun animatu ginen laugarren bizikleta-irteera egitera. Eguraldi zoragarria lagun, Euskal Herriko mendebaldeko mugaraino joan ginen: Kobaroneraino. Patxi mekanikoak gure neska gazteen goizeko sasi-matxurak konpondu ostean -ez dadila ohitura izan, e- berriro jo genuen Ezkerralderantz: zubiraino Ereagako paseotik, zubia pasatu eta bertako langile jatorrak agurtu, Santurtziko parkea, Portugalete zeharkatu, Bizkaiko bidegorririk zaharrena hartu hondartzaraino, talde-argazkia, Petronorren dutxa horia, PobeƱako eskailera mortala eta paseo ederra kosta aurrean Kobaroneraino. Guretzat prestatutako pintxoak han zeuden, barran, bero-bero, eta terrazan jan genituen, hurrengo irteera baloratzen genuen bitartean. Animatuko gara Maiderren proposamena egitera?
Leave A Comment