Sarriako parketxetik Burbonetako pagadira

Sarriako parketxetik Burbonetako pagadira


Getxoko berbalagunak mendira joaten gara hilean behin, gure hurrengo irteera urtarrilaren 22an izango da, larunbatean. Gure mendi-taldeko ateak eta besoak zabalik dituzu, parte hartzeko baldintza bi daude, besterik ez: euskaraz egitea eta jendea ezagutzeko gogoa izatea.

Urtarrileko irteeran Mikelek eramango gaitu BURBONEN PAGADIA ezagutzera, Sarriako parketxetik abiatuta. Mikel berbalaguna da ostiraletan, eta gurean ezaguna argazkilari aparta delako. Askotan joaten da Gorbeialdeko parke naturalera irudi ederren bila, baso itxi eta magikoen argazkiak konpartitzen ditu geroago flickreko bere webgunean.

URTARRILAK 22: BURBONEN PAGADIRA
ORDUA: 9:00etan
GERALEKUA: Algortako metro aurreko parkinean.
IBILBIDEA: Sarriako parketxetik oinez abiatuko gara. 13 kilometroko ibilbidea da, 500 metroko desnibelarekin.
ERAMAN: zapata egokiak, ura eta jateko zer edo zer.
AUTOA ERAMATEKO PREST?
EMAN IZENA: 619 965 541 (Rozio)