"Sarea josten" euskararen aldeko auzolana Getxon

"Sarea josten" euskararen aldeko auzolana Getxon

Eragile batzuen artean prestatzen gabiltza Sarea josten ekimenaren 2011ko aktibitatea. Hori aurkeztu, azaldu eta denon artean kontrastatzeko, iaz bezala, luntx-bilera egingo dugu otsailaren 1ean, asteartean, 19:00etan, Aldai Patronatuan. Aurkezpen horretan, denon artean aztertuko dugu zer egin nahi/ahal dugun aurten SJen barruan, nola eta noiz. Proposamenaren 4 puntuak hemen behean dituzue, labur-labur azalduta. Telefonoz deituko dizuegu konfirmatzeko nortzuk egongo garen.

1.- Berbakafea
Word coffe metodologia erabilita, eragileetako ordezkariak 3 orduko saio batean batuko gara bi puntu hauen inguruan hausnartzeko, eztabaidatzeko eta hitz egiteko: Sarea josten ekimena eta euskararen egoera Getxon.

2.- Testu bateratua
Berbakafean jasotako iritziak eta ekarpenak batuta, Sarea josten manifestua idatziko dugu. Manifestu hori euskararen aldeko testu bateratua izango da, adieraziko duena zer garen, zertan gabiltzan eta zer nahi dugun aurrera begira. Testua herrian plazaratuko da udaberrian: kaleetan, herriko eragileei, alderdi politikoei, etab.

3.- Agenda bateratua
Helburua da Getxoko euskaldunok jakitea Getxon, hilero, euskaraz zer dagoen. Jarduerak euskaraz antolatzen ditugunok lanean hasiko gara 2011ko otsailean agenda diseinatzen eta 2011-2012 ikasturtearekin batera (urriaren 1ean) Sarea josten agenda aurkeztuko dugu. Agenda Interneten sortuko da, kudeaketa ez zentralizatzua izango du, eta kartelak eta orriak inprimatu ahal izango dira.

4.- “Gure Berbakere” txapelketea
Inguruetako herri batzuetan (Mungia, Sopela, Plentzia) esaera zaharren txapelketa arrakastatsuak antolatzen dituzte. Egingo dugu geuk ere horrelako bat? Egun osoko egitaraua: poteo-txapelketa, herri-bazkaria, finala, kontzertua.

Mila esker denagatik eta edozein ekarpen, zalantza edo galdera baduzue, bota lasai asko

Bizarra Lepoan, Egizu eta UK-ko jostunok