Uribe-kosta: Getxo-Berango-Urduliz-Sopela-Getxo

Uribe-kosta: Getxo-Berango-Urduliz-Sopela-Getxo


Larunbat honetan, otsailak 5, dugu gure bosgarren irteera, eta azkenean bai… Uribe Kostan!

Eguna, ordua eta lekua: otsailaren 5ean, larunbata, Fadurako aparkalekuan, 9:00etan
Ibilbidea:
Getxo-Berango-Urduliz-Sopela-Getxo
Kilometro-kopurua: 26
Zailtasuna: nahiko erraza
Azalpena: Betiko legez, Getxotik abiatuta, Urdulizeko auzo ezezagunetara abiatuko gara auzo-bideetatik, pixkanaka-pixkanaka maldan gora. Etapa honekin hasiko gara maldekin entrenatzen, aldats leunak tarte ertain batean, eta ikusiko dugu ez dela hainbesterako, tematzen garenean. Horrela, Uribealdeari so egingo diogu tontorretik, bai kostari eta baita barneko bailarari ere. Igotzeak daukana, gero jaistea, (adi hortaz, arropari!!) barneko haranetik Urdulizera ziztu bizian helduko gara errepidetik, eta handik, Sopelatik Getxoraino berriz, itsalabarretako bidetik.
Etaparen perfila eta ibilbide zehatza hemen:
http://www.bikemap.net/route/801027
Eguraldia larunbaterako: eguzki handi-handi bat (kontratatu dugu egun horreratako bereziki), tenperaturak gora eta haizea hego-ekialdetik.

Oraingoan, den-dena Dabidek prestatu du eta bera izango da gure gidaria. Mila esker, Dabid!
Bihar arte denoi!
Lander


Bike route 801027 – powered by Bikemap