Eski-ikastaroa ume, gazte eta helduentzat

Eski-ikastaroa ume, gazte eta helduentzat


Aurten inoiz baino arinago dator eski-asteburua (euskara elkarteetan gabiltzanon kongresua dugu otsailaren 26an eta martxoko hasierako bi asteburuetan inauteriak dira).

Noiz: otsailaren 18tik 20ra. Ostiralean 18:30ean irtengo gara Algortatik, Kirikiño autobus geltokitik. Igandean 21:00ak aldera Algortan izango gara.

Iazko prezioak mantendu ditugu:
Helduek 135 € / Berbalagun eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideek 105 €
Lehen umeak 101,25 € (%25eko deskontua) / 78,75 € (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek)
Bigarrenak 67,50 € / 52,50 € (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek)
Hirugarrenak 0 €

Prezioaren barruan: autobusa, egonaldia (Oroel Apart-hotelean, hirunaka edo launaka), bi gosari, larunbateko afaria, forfaitak, 2 orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua.

Ingresoa egiteko: Euskadiko Kutxako 3035 0067 66 0670062588 kontuan zuen izen-abizenak ipini.

Behar ditugun datuak: denon izen-abizenak, NA zenbakiak eta altuera eta oinaren neurria.

Edozein zalantza baduzue, esan!