Sab Blas opilak

Sab Blas opilak


Otsailak 3, San Blas: Eibar, Elgoibar, Abadiño, Laudio… ganadu-azoka, eztarriko minik ez izateko kordoia… eta opilak, nola ez, opil gozo-gozoak! SENDIN luxuzko tailerra izan genuen, luxuzko lagunak ditugulako: Joserrak lekua (Bidebitarte txokoa) eta merienda (txistorra- eta saltxitxa-pintxoak) ipini zituen; Lirainek, Laurak, amak eta izekok lanik handiena egin zuten (gu denok gobernatu) eta parte hartu zenuten guztiok gogoa eta umore ona jarri zenuten. Zein ederto gosaldu dugun gaur, e? Eskerrik asko denoi eta datorren urtera arte!