Ametsak berrasmatzeko garaia euskaltzaleon elkarteetan

Ametsak berrasmatzeko garaia euskaltzaleon elkarteetan


Hilabete baino gutxiago besterik ez da falta Euskaldunon Elkarteetako kideok Bilbon elkarrekin batzeko. Otsailaren 26an hitzordu garrantzitsua dugu; Bilboko Alhondegian goizez eta eguerditik aurrera Kafe Antzokian, mugimenduko kideon artean Euskaldunon Elkarteen bilguneon festa egin nahi dugu. Topagunearen parte garen Euskal Herriko 95 elkarteetan, gogo handiz begiratzen diogu Otsailaren 26ko Kongresuari eta jakin badakigu euskaldunon elkarteotako kideontzako ere ilusio pizgarri izan daitekeela. Etorkizunerako gogo eta asmo berrituak konpartitu eta martxan jartzea dugu xede; honen adibide, Nafarroako mintegian elkartutako lagunek egindako ariketatxoan dugu: goiko irudian ikusi dezakezue nola jaso zituzten euren amets, ilusio eta gogoak… elkarrekin amets hauek guztiak errealitate bihurtzeko indarra badugula erakusteko aukera dugu otsailaren 26an Bilbon, XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresuan. Animatu parte hartzera eta zabaldu deialdia!

Hemen duzue gai honen inguruan komunikabideetan jaso diren hainbat iritzi eta artikulu:

Argian, 2011/02/06, Mikel Irizarren “Tribua hausnarrean”.

Goiena.net-en, 2011/02/02, Otsailaren 26an, euskara elkarteen kongresua, bazkaria eta jaialdia Bilbon.

Mondraberri.com-en, 2011/02/02, Euskara elkarteek kongresua egingo dute Bilbon otsailaren 26an.

Bilboko Branka-n, 2011/01/17, Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresua ospatuko da otsailean Bilbon.

Otamotz-en, 2010/12/02, Topagunearen eskualdeko batzarra egingo dute gaur.

Berton-en, 2010/12/01, Euskara elkarteak Kongresua prestatuz.

GOITB-en, 2010/12/03, Topagunearen baitan egiten ari diren gogoeta prozesua ezagutuko dugu. Aurrera begirako erronkak, oinarriak eta iparrak berrikusi dituzte.

Galtzaundi-n, 2010/11/24, XXI. mendeko euskaldunon elkarteen mugimenduaren kongresua otsailaren 26an Topaguneak antolatuta.