Zelan zabiltzate, txirrindulariok? Prest dugu martxoko irteera: 12an, larunbata, Fadurako aparkalekuan, 9:00etan eta Bizkaiko zubian (Portugaleteko aldean) 9:30ean abiatuko gara Algorta-Galdames-Gueñes-Barakaldo-Algorta ibilbidea egitera. 64 kilometro izango dira guztira eta bizikleta gainean gutxienez 4 ordu egingo ditugunez, gure proposamena da bokatak erman eta kanpoan lasai bazkaltzea. Zer deritzozue?
Ibilbidea erraza da, baina luzetxoa (animo!): oraingo honetan Enkarterrirantz animatuko gara itsasertzetik barrurainoko ibilbidean. Antzinako itsaseremuko Enkarterriko herrietatik (Ezkerraldea) barruko herrietara eramango dugu tropela, eta Bilboko mugako enkartaturiko herriak ezagutuko ditugu, Kadagua ibaiaren arroari jarraiki. Ibilbidearen %90 bizikletentzako bideetatik igaroko dugu, bai bidegorri, edo bideberdetik.Gehienetan maldan behera edo lautadatik egingo dugu. Portugaleten bidegorritik Meatzaldeko Gallartaraino eta handik dagoeneko ezagutzen ditugun bidegorri eta bideberdetik Galdamesko Atxuriaga parkera (txangoaren %50a egina han). Gero, bisitatzeke ditugun Galdames herria eta Enkarterriko Gueñes, Sodupe eta Alonsotegi herriak. Amaitzeko, kostaldetik berriro Portugaleteraino, ibilbide biribila osatuz.
Den-dena Dabidek prestatu du eta bera izango da gure hurrengo gidaria. Mila esker, Dabid!
Leave A Comment