Sarea josten dinamika herritarrak aurrera darrai. Joan den otsailaren 25ean berbakafea izan genuen Algortako Villamonte kultur etxean. Hainbat elkarte eta kolektibotako 36 lagun aritu ginen, euskaldunon mundua aztertzen eta konpontzen, guk geuk egin beharreko lana delako. Eta gustura, gainera!
Hemen duzue orain arteko laburpena, lan honek jarraipena izango du. Esan barik doa denok zaudetela gonbidatuta dinamika honetan parte hartzera, ideiak proposatzera eta lan egitera.
Berbalagunek ere parte hartu dugu, bihotzez eskerrik asko denon izenean aritu zirenei. Argazkiak egin zituzten ukberri.net-eko lagunek, eta hemen dituzue.
Leave A Comment