Kaixo, lagun eta berbalagunok, udaberriak bete-betean harrapatu gaitu! Euskaraz blai gabiltza azken egunetan, eta horrela jarraituko dugu udara arte, ziur egon 🙂
Azken kronikak:
Berbakafe arrakastatsua bizi genuen otsailaren 25ean, eskerrik asko, denoi!
Bego Ramirezen berbak azken bizikleta-irteerari buruz martxoaren 6an.
Ataungo Barandiaran museoan eta sagardotegian ibili ginen martxoaren 19an.
AGENDA
//MARTXOA
24 / Aingeru Epaltzarekin “Izan bainintzen Nafarroako Errege” eleberriaz berba egingo dugu.
OSTEGUNA, 20:00, Algortako Aldai Patronatuan, EGIZUren Uribe Kostako irakurzaleen txokoak antolatuta.
24 / Leioako Korrika aurkezpena (detaileak jakin eta antolakuntzan inplikatu gura baduzu, animatu!)
OSTEGUNA, 20:00, Sakoneta Kiroldegiko gela didaktikoan, Aek-k eta Leioako Korrika batzordeak antolatuta.
25 / Gehitu Kultura hitzarmen-ekitaldia, Getxoko kultura-arloko hainbat elkartek konpromisoak hartuko dituzte euren jarduna euskararantz ekartzeko.
OSTIRALA, 19:00, Fadurako Areto nagusian, Getxoko Udalak Bizarra Lepoan elkartearekin elkarlanean sustatzen dute GEHITU KULTURA.
26 / Mendi-ibilbidea Ayuda ibaiaren ondotik, Monicak gidatuko gaitu edonorentzako irteera erraz honetan.
LARUNBATA, 9:00, Algortako metro ondoko parkinetik abiatuta, kotxez joango gara, zurea eramateko prest? Berbalagunek antolatuta.
27 / Ibilbidea Uribe Kostan, ondare erromanikoa ezagutzeko, Armando Llamosas berbalagun ospetsuak gidatua.
IGANDEA, 9:00, Sopelako eliza ondotik abiatuta, kotxez joango dira, onena deitu eta eurekin lotzea: 674.829.618, Aitxu Sopelako euskaltzaleen elkarteak antolatuta.
//APIRILA
1 / Algortako Korrika aurkezpena
OSTIRALA, 20:30, Algortako kasinon, Aek-k antolatuta.
2 / Sopelako esaera zaharren txapelketa
LARUNBATA, 11:00, Sopelan, interesatuok martxoaren 28ra arte duzue epea izena emateko, Jostexori (jose-p@aek.org) zein Aitorri (aitor-f@aek.org) idatzi ahal diezue.
9 / Bizikleta-irteera, laster zehaztuko dizuegu nora, zenbat km eta abar 😉
16 / Korrika Getxora! Herri-bazkaria, jaia…
Berbalagun eta Bizarra Lepoaneko kideen artean zozketatuko dugu lekukoa eramatea urtero erosten dugun kilometroan, aurten zuri tokatuko ote zaizu?
Oso ondo segi eta laster arte!
Garazi, Lander eta Rozio
Utzi iruzkina