Aingeru Epaltza: Izan bainintzen Nafarroako Errege

Aingeru Epaltza: Izan bainintzen Nafarroako Errege


Aingeru Epaltza idazle nafarraren eleberria irakurtzeko proposatu dugu Uribe Kostako irakurzaleen txokoan, nobela-historikoa, edo Epaltzak dioen moduan fikzio-historikoa. XVI. mendeko Nafarroako Erresuma gertutik bizitzeko modu aparta topatu dugu bertan, euskaldunon historian murgiltzeko modua.

Ostegun honetan, hilaren 24an, 20:00etan lotuko gara Algortako Aldai Patronatuan, betiko legez. Animatzen bazara, etorri, ziur gaude solasaldi ederra izango dugula.

Hemen dituzu Kritiken hemerotekarako estekak:

“Borboikoen Nafarroa Beherea” Bixente Serrano Izko / Berria, 2010-01-17

“Epaltzaren irakaspena” Leire Zubeldia / Gara egunkarian, 2010-04-23

“Historikoa” Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2010-02-19