Bakioko San Pelaio parrokia

Bakioko San Pelaio parrokia

Igande goiza Sopelako euskara-elkarteko lagunekin eman genuen, Aitxu taldeko kideekin. Aurreko batean geologiarekin egin bezala, oraingo honetan ere gai monografiko bat aukeratu eta bisita gidatu ezin interesgarriagoa antolatu zuten: Uribe Kostako arkitektura erromanikoa. Artearen gainean ezer gutxi dakigunontzat izenburua potol samarra izan daiteke, baina Armando Llamosasen azalpen bikainei esker plazer hutsa izan zen.

Sopelan autobus txiki batean abiatu ginen 18 bat lagun, eta honako ibilbide hau egin genuen: Getxoko Andra Mari eliza, Barrikako Andra Mari eliza, Lemoizen Urizarreko Andra Mari eliza, Zumetzagako Mikel Deunaren ermita, eta Bakioko San Pelaio parrokia. Amaieran pintxo jana egin genuen Bakioko Kai tabernan. Primerako antolakuntza! Eskerrik asko Aitxuko lagunei eta Armandori berari.

Eskerrik asko, Aitxu taldeko lagunak!

Eskerrik asko, Aitxu taldeko lagunak!