Ayuda ibaia: Victoria Bengoa berbalagunaren argazkia

Ayuda ibaia: Victoria Bengoa berbalagunaren argazkia


Goizeko 9ak dira, egun eguzkitsu eta hodeirik gabekoa dugu gaurkoa. Beti bezala, gaurkoan ere, Algortako geltokian euskaldun gutxi batzuk bildu gara, gure euskararekiko zaletasuna bitarteko delarik. Gaurkoan, Trebiñu aldean dagoen erreka bat zeharkatzeko asmotan elkartu gara. Bidean nola ez, euskaldun on batek egiten duen bezala, taberna baten pintxo barra hustu dugu eta arabar mordoa pintxoa jan ezinik utzi dugu. Lau behi jan ondoren, kotxean sartu eta Okiña herrira abiatu gara; han kotxeak aparkatu ondoren ibilbideari hasiera eman diogu. Bidea erreka baten ondotik zihoan, zelako ur-jauziak, ur garden-gardena. Lastima udaberria izatea eta ez uda, gustura hartuko nuke bainu bat ur horietan. Bidea Okiña herrian hasi genuen, Piruleta kalean hain zuzen ere (gero itzuli ginenean kale osoa jan genuen, baita sugus enparantza ere), eta Saseta herrian bukatu genuen. Han, Sasetan bazkaldu ondoren (bazkaldu esan dut, bai. Jan bakarrik; edan, ezin baikenuen; hango tabernariak euskaldunak izateagatik debekatu baitzigun. EGTAAAA CAMPA E MIAAA Y AQUI A CONZUMI TO DIO Y NA DE HABLAR EN VAZCUENZE), berriro itzulerari ekin genion. Barre algarak eta euskara zen momentu oro gure artean. Tabernari gixajoa izan ezik (egkeeee el condado de treviño e to miooooo) horrek etzuen barre algara bat bera bota (geuk bai, ordea, bere kontura). Barre algararik ez zuen bota euskalduna ez zelako, euskaldunak garen guztiak barrezka ibili ginen, euskara baita gure barnean dagoen su garra.

Esteka honetan dituzue Victoriak egindako argazkiak, bere flickr kontuan. Eta hemen behean Egizurenak: