korrika bonoak salgai

korrika bonoak salgai

Berbalagun eta Bizarra Lepoaneko kideen artean zozketatuko dugu lekukoa eramatea urtero erosten dugun kilometroan, aurten zuri tokatuko ote zaizu? Zozketan parte hartu gura baduzu, hurbildu Bizarra Lepoan edo Egizuko bulegora eta erosi korrika bonoa 5 euroren truke!

Ez ahaztu eskualdeko egitaraua:

Gaur azken eguna Sopelako Esaera Zaharren Txapelketan izena emateko

Barikuan, apirilaren 1ean, 20:30ean, Algortako kasinon korrika aurkezpena izango da, Aek-k antolatuta

Zapatuan, apirilaren 2an, Sopelako Esaera Zaharren txapelketaren 18. edizioa

Apirilaren 7an, Algortako Pippers tabernan Bakarketa saioa eta Tor magoa

Apirilaren 14an, Romoko “Billares” tabernan Bakarketa saioa eta Fredi Paia

Apirilaren 16an, KORRIKA JAIA: 11:00etan: umeentzako berbena Telletxe plazan

13:30etatik aurrera: Paella erraldoia Telletxe plazan

Apirilaren 17an, denok Donostiara korrikako azken kilometroetaz gozatzeko eta korrika-amaierako jaian primeran pasatzeko!!