Euskararen egoera Getxon. Horixe da kezkatzen gaituen gaia, aurrera egiteko motibatzen gaituena. Eta horregatik kontatu nahi dizuegu Getxoko 58 kultura-elkartek euren konpromisoa sinatu zutela, joan den barikuan, honen alde urratsak emateko.
Getxoko udalak GEHI programa ipini zuen martxan 2003an; ordutik hona aisialdian, kirolean, merkataritzan, irakaskuntzan, akademietan eta elizetan lan egin izan dute, euskararen normalizazioan eragiteko.
Aurten kultura-elkarteen txanda iritsi da, eta elkarte bakoitzak aukeratu du zein hitzarmen sinatu (A, B edo C), hauek noprabidea markatzen dute, zein neurriraino inplikatuko behar den elkarteen jarduna euskara txartatzeko.
Barikuan sinadura-ekitaldia izan zen, baina gaurtik aurrera dator lana, eta horretan bidelagun izango dute Bizarra Lepoan euskaltzaleon elkartea, bertoko lagunek dinamizatzen baitute Gehitu Kultura egitasmoa.
Parte harte duzuen elkarte guztiei zorionak eta animoak eman nahi dizkizuegu, hemendik aurrera euskaltzale guztion esku dago elkarte hauetako lagunei laguntzea eta eskatzea bete dezaten euren hitzarmena.
Leave A Comment