Berbalagunok lekukoa hartzeko prest

Berbalagunok lekukoa hartzeko prest


Getxoko berbalagunok lekukoa eraman genuen joan den larunbatean, 2191. kilometroan. Egun ederra izan zen hura, emozioen artean nekatu eta egun osoan gozatzekoa, duda barik. Bakarrik esan nahi diogu Uribe Kostako Aek-ko jendeari: eskerrik asko eta zorionak, egindako lanagatik eta horrenbeste lagun inplikatzeagatik euskararen alde. Euskalakari hitzak bere bidea egingo du, hemendik aurrera, zalantzarik gabe, eta euskalakariok jarraituko dugu, pausoz pauso, egunetik egunera, euskaraz bizitzen.

Txorimalo gaztetxeko lagunei ere zorionak euren V. urteurrenean. Eta urte askotarako! Zuek ere eguneroko lanean eredu zarete gazteak eta euskara lotzen gure herrian.

Hemen Luhartzeko lagunen bideoa, erromeria itzela izan zen!