Argazkilaria: Mintegui
Bizikletazaleok gure asteburua prestatzen ari gara ekainaren 25 eta 26rako. Bernedoko (Araba) aterpean geratuko gara, eta handik 4 kilometrora dagoen Izkiko BTT zentrotik abiatuko gara bi ibilbide egitera. Ume zein helduentzako planak egongo dira, asko ibiltzen direnentzat kañeroagoak, eta gutxi ibiltzen garenontzat lasaiagoak.
Kotxe partikularretan joango gara eta bizikletak furgonetan eramango ditugu. 2 boluntario behar ditugu furgoneta Bernedora eramateko, animatzen bazara, esan! Denok eskertuko dizugu 🙂
Hainbat prezio daude, heldu zein umeentzat, kontuan izango ditugu bizikleta-taldeko kidea bazara, berbalaguna bazara, edota Bizarra Lepoan euskara-elkarteko kidea bazara.
HELDUAK 45€ (berbalagunak eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideak)
GAINERAKO HELDUAK: 55 €
UMEAK 35€ | 2. UMEA 26€ | 3. UMEA DOAN (berbalagunenak eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideak)
GAINERAKO UMEAK: 45€ | 34€ | DOAN
Prezioaren barruan ondoko hauek sartzen dira: afaria, gosaria, igandeko bazkaria (piknik) Bernedoko aterpean, baita gasolina eta peajeak ere. Eraman beharrekoak: bizikleta, lo-zakua, toalla eta larunbateko bazkaria.
Fadurako parkinean geratuko gara, larunbatean, 7:30ean.
Izena emateko azken eguna maiatzaren 16a izango da, ondo pentsatu eta Landerri deitu: 685 73 29 63 . Behin guri esanda etorriko zarela ingresoa egin berhar duzu Egizuren kontu-korrontean: 3035 0067 66 0670062588 (Euskadiko Kutxa).
Kaixo Lander, Jon eta Unairen ama naiz.
Gaur weban sartu eta bizikletaz pasako duzuen astebururako apuntatzeko epea gaur 16an amaitzen dela konturatu naiz. Pentsateko denbora gehiago nuelakoan ea izena emateko epea luzatzeko aukera dagoen galdetu nahi nizuke, oraindik erabakia hartu gabe baitut, nahiz eta umeek gogo handia izan.
Bestaldetik, orain arte eta baldin badakizu, zenbat ume doazen esango zenidake? Mila esker
Karmele
Aupa, Karmele, Rozio naiz. Bizikleta asteburura joateko epea ekainaren 16ra arte zabaldu dugu. Pentsatzeko denbora badago 🙂 Zenbat ume dauden apuntatuta, Landerri esango diot begiratzeko eta zuri esateko. Berak daukalako zerrenda bere portatilean.
Ondo ibili eta animatu! ederto ibili gara Bernedon.
[…] Informazio gehiago: http://www.egizu.org/2011/04/ekainak-25-26-bizikleta-asteburua-araban/ […]