Elizondon izango da mintza eguna

Elizondon izango da mintza eguna

Euskal Herri osoko berbalagunon jaiaren seigarren edizioa ospatzeko Nafarroara itzuliko gara, Elizondora hain zuzen ere. Bertan  jai egun bikain bat pasatzeko lanean ari gara Baztan eta Bortzirietako Solaslaguneko dinamizatzailearekin batera. Getxoko berbalagunontzat bi plan prestatu ditugu, ea zein aukeratzen duzun! Mintza eguna eta Mintza asteburua;  Mintza eguna badakizu zer den, urteroko plana egingo dugu: egun pasa ederra! Eta Mintza asteburua egin nahi baduzu larunbat gauen Iruritako jaietan ibiliko gara, lo Lekarozeko aterpetxean eta igande eguerdian Hendaiako hondartzara joango gara siesta ederra egitera.

MINTZA EGUNEKO EGITARAUA LARUNBATEAN:
11:00 Ongi etorria
12:00 Ibilaldi gidatua
13:30 Mintza bermuta
14:30 Bazkaria Merkatu Plazan (euria eginez gero frontoian eginen da).
16:00 Sari banaketa
16:30 Euskal Erromeria
19:30 Autobusa

MINTZA ASTEBURUKO EGITARAUA IGANDEAN:
12:30 Autobusa Hendaiara
19:00 Autobusa Getxora

NON: Getxoko berbalagunok 8:30ean hartuko dugu autobusa, Kirikiñon
PREZIOA: 28€ bazkaria + autobusa (mintza eguna) / 55€ bazkaria+autobusa+gaua+gosaria+igandeko piknika (mintza asteburua)
IZENA EMATEKO: 619 935 541 (Rozio)
IZENA EMATEKO EPEA: maiatzaren 26a azken eguna izango da
Behin guri esanda etorriko zarela ingresoa egin behar duzu Egizuren kontu-korrontean: 3035 0067 66 0670062588 (Euskadiko Kutxa)