Berbatxangoan kostaldeko fauna eta landaredia

Berbatxangoan kostaldeko fauna eta landaredia


Oraingoan “Berbatxangoak” proiektua aurkeztu nahi dizuegu, badakigu gutako askori gustatuko zaizuela Sopelako Aitxu! euskara elkarteak martxan jarritako ekimen hau. Berbatxango bakoitzean gai bat ardatz hartuta, hizlari edo gida baten laguntzarekin irteera bat egingo dugu gai hori lantzeko.

Irteera hauetan edozein euskaldunek har dezake parte. Saiatuko gara irteerak beti izan daitezela hilaren bigarren igandean, goiz batekoak, Uribe Kostan, doan. Txango hauek ez dira mendi-ibilbideak eta egin beharreko distantzia oso luzea denean, autobusa edo bestelako garraioren bat erabiliko dugu.

Getxoko Egizu elkartean proiektua zabaltzen lagundu nahi dugu, Sopela eta Getxoko euskaldunok elkar ezagutzeko eta berbalagunon arteko zubiak eraikitzeko.

Gonbidapena, beraz, datorren domekarako egin nahi dizuegu, hilaren 11rako, goizeko 9.30ean Algortako metro plazan geratuko gara, metroz Sopelara joateko.

Berbatxangoa: Kostaldeko fauna eta landaredia

Bisita gidatua JON FERNANDEZ eta KRISTINA NEGUERUELA biologoen eskutik.
Irteera: 10etan, Sopelako plazatik kostaldera abiatzeko.
Hamaiketakoa norberaren kontura. Prismatikoak eramatea gomendatzen dugu. 14:00etan amaituko dugu.

ANIMA ZAITEZTE! Euskara eta kostaldea bizirik mantendu beharreko altxorrak.

Antolatzailea Aitxu Sopelako euskara taldea aitxuizuba(abildua)gmail.com, Egizu elkartearen laguntzarekin egizugetxo(abildua)gmail.com.

Berbatxangoa: irailak 11

Berbatxangoa: irailak 11