Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Ongi etorri Pupu eta Lore ikuskizuna izango dugu Areetako Xake Plazan, irailaren 14an. Bi saio eskainiko dizkigute; lehenengoa, 16:30tan eta bigarrena, 19:00etan.
Sarrerak salgai egongo dira irailaren 2tik aurrera. Bizarra Lepoaneko bazkideek bina sarrera edukiko dituzte 3 eurotan (haien bulegoan bakarrik); lagunek 4 euro ordaindu beharko dute sarrera bakoitzeko.
MESEDEZ, SAIATU UMEEN KOTXERIK EZ EKARTZEN
Salmenta puntuak eta ordutegia:
Bizarra Lepoan:
Goizez egunero 11:30etatik 14:00etara.
Irailaren 6an eta 8an 17:00etatik 18:30era.
(Martikoena kalea 16, 2. solairua 4. bulegoa / Algorta)
Kukupraka ludoteka:
Irailaren 6an eta 8an 17:00etatik 19:00etara
Irailaren 7an, 9an eta 12an 10:30etik 12:30era
(Areetako eskoletako plaza, Areeta / 94.466.03.55)
Lauaxeta aek:
Irailaren 5etik 12ra 09:00etatik 11:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara (ostiralean goizez bakarrik).
(Iparbide 6, Algorta)
Leave A Comment