Giro ona aprobetxatzeko udako berbalagunok lotzen jarraituko dugu, astearteetan eta asteazkenetan, uztailean egin bezala. Interesatzen bazaizu eta egun hauetakoren batean arratsaldez ahal baduzu, deitu (619 935 541), eta lotuko gara!
Urritik aurrera martxan hasiko dira iazko taldeak. Berbalagun berrientzat izena emateko epea urriaren amaierara arte luzatuko dugu, eta horrela azaroan Getxoko berbalagun guztion topaketa egingo dugu.
Ikasturte berri on, eta animo! Dabilen mihiari ez zaio goroldiorik lotzen 🙂
Leave A Comment