Zer eskaintzen duzue Bikainen? Noiztik zaudete Algortan?
Bikainen etxean bezalan jan ahal duzu, elikagai naturalekin, hanburgesak, bokatak, plater konbinatuak, errazinoak… Sei urte daramagu Algortan lan egiten eta oso pozik gaude.
Zenbat langile zarete, eta zenbat euskaldun?
Hamar langile gara, eta horietatik bost gara euskaldunak.
Zein leku dauka euskarak Bikainen? Erabiltzen duzue?
Bikainen nahi duena euskaraz zerbitzatua izan daiteke, denok ez dakigu baina dakigunok erabiltzen dugu zerbitzu ona emateko.
Zelan pasatzen ari zarete krisi ekonomikoa?
Lan asko egiten, hemen nabaritzen da jendeak etortzen jarraitzen duela, baina ez dituela lehen bezalako errondak egiten eta egia esanda, azkenengo bi urteotan hemen ez ditugu garestitu janariaren eta edariaren prezioak, eta kalitateari eutsi diogu.
Leave A Comment