Iñaki Benito del Valle

Iñaki Benito del Valle

Goizean dendako mapa

Zer eskaintzen duzue Goizeanen? Noiztik zaudete Algortan?
Dendan prentsa, aldizkari eta litxarreri ugari topatuko dituzu. 21 urte daramatzagu Algortan, 1990etik.

Zenbat langile zarete, eta zenbat euskaldun?
Hiru langile gara, denak euskaldunak. Dendan lan egiteko euskalduna izatea ez da ezinbesteko baldintza baina bada garrantzitsua hizkuntzarekiko jarrera positiboa edukitzea eta ulertzen saiatzea.

Zein leku dauka euskarak Goizeanen? Erabiltzen duzue?
Zorionez euskarak badauka leku berezia, bezero asko euskaldunak dira, hortaz, egunero erabiltzen dugu euskara.

Dendari buruzko info+:
http://www.goizean.es/euskera.html