Txiki ere gugaz ibili zen Vasco-Navarro bide berdean zehar

Txiki ere gugaz ibili zen Vasco-Navarro bide berdean zehar


Goizeko 5ak eta bihotza taupaka, amesgaiztoak berandu ailegatuko ote nintzen eta dena prest egongo ote zen ala ez pentsatuz…

Baina altxatzeko momentuan, urduritasuna lasaitasun bilakatu zen eta, handik gutxira, Fadurako parkingera hasi zen jendea ailegatzen… Guztiak ezezagunak neuretzat; ezagunak, ordea, euren artean, maiz elkarrekin ibiliak, baina den-denak gogotsu, jator eta disfrutatzeko prest…

Kotxez egindako bidean batzuek oroitzen, neuk, bitartean, elkar ezagutzen… eta Bernedoko aterpetxera ailegatzean hura poza, hura!!! Bizikleta hartu eta Izkira!!! Hasiera batean trankil-trankil, gero sutsuago eta amaieran gustura baino gusturago. A eta B taldetan banatuta, alde batetik ‘Ausartak’ (edo ‘Astapotroak’ Nagotxuren iritziz) eta bestetik familiak (‘Barraskilo’ena???) talde bakoitzak bere ibilbidea eginez hasi ginen denok ‘dantzan’ eta gozatzen…

Goizean kilometro batzuk, arratsean zer esango dizut??? Bada beste batzuk, eta siesta egin ondoren… bainatzera!!! Onena etortzekoa zen, ordea!!!

Carlos asaditoaren artista

Carlos asaditoaren artista

Carlosek egingo zuen ‘parrillada’ ezin imajinatu!!! Txorizo, saltxitxak, hirugiharra, entsalada, patatak, txurrasko eta ‘tximitxurri’a, arroza tarta, izozkia, kafea, patxarana… (2 kilo gizendu nituen nik, ez pentsa!) Bapo afaldu ostean hasi ginen denok Josuren musika, bertso eta ateraldiei esker gauaz gozatzen, baina biharamunean 9etan gosaria izango genuela pentsatzeak bultzatu gintuen ohera joatera.

Aterpetxea polita, nahiko berria, Carlos ezin majuagoa, afaria ederra baina oheak… Fakirren gustukoak! Gaua luzeeeeaaaa izan zan…

Izki parke naturala gozatu genuen baina ezingo dut ahaztu han bizitako giro jator, maitagarri eta euskaltzalea!!!

Eskerrik asko denoi asteburu ederra pasarazteagatik!!!

Patxi Garcia