Euskara udan ere gertu izan nahi dugunontzat prestatzen ari gara udako berbalagun taldeak; egia esanda, urtero antolatzen dugu Getxon, eta dagoeneko klasiko bihurtu zaigu.
Ekainean zehar izena emateko aukera egon da, eta momentuz 18 lagun animatu dira, bihar, ekainaren 30ean, erabakiko dugu taldeak zein egun eta ordutan lotuko diren. Datorren astean lehen saioak izango dira, eta horrela, astero elkartuko gara terrazetan, eguzkitan, izozki bat jatera edo garagardo bat elkarrekin edatera, uztailean eta irailean zehar. Herrian bazaude eta talderen batean sartu nahi baduzu, deitu lasai! 619 935 541 (Rozio)
Leave A Comment