Beharsarea Getxon lana euskaraz

Beharsarea Getxon lana euskaraz


Urtero jende asko etortzen zen gugana galdezka ea irakasle partikularren bat ezagurtzen genuen, edo begiraleren bat, edo langile euskaldunen bat. Buelta asko eman genizkion asuntoari, han eta hemen ikertu genuen, Udalarekin berba egin genuen eta zast! beharsarea-ren ideia sortu zen.

Proiektu berri honetan egon gara murgilduta ikasturte honetan zehar. Emaitza ikusgai daukazue helbide honetan. Getxoko euskaldunok modu erraz eta azkarrean bilatu eta eskaini ahal duzue euskaraz izango den lana: umeak zaintzen, klaseak ematen, merkataritzan, zerbitzuetan, eta abar.

Onena duzue sartzea eta zuek zeuek probatzea, bertan proiektuaren nondik norakoak eta erabiltzeko gida ere baduzue.

Eskerrik asko, beraz, Udalean lagundu diguten guztiei, Elurnet enpresako lagunei, eta gure galderak eta “txapak” aguantatu dituzuen guztioi.

Proiektua hasi besterik ez da egin, orain gabiltza zabaltzen, eta gure herriko beste eragileekin harremanetan jarriko gara ahalik eta jende gehienak etekina ateratzeko beharsarea-ri.

Lana behar duzu? from Egizu Getxo Euskaldun on Vimeo.