Irailaren 17an Euskal Herria Eguna antolatuko da Ibarran. Lizarra, Ibarra eta Algortaren arteko senidetze jaia izango da. Aurretik Lizarra eta Ibarrakoek egin dute baina aurten Algorta gehitu nahi izan dute ekimenera.

Ondoko egitaraua egongo da egun horretarako:
9:45 ean harrera ibarra sarreran eta ondoren kalejira
11:00etan hamaiketakoa harane iturrian
12:00etan herrien arteko ginkana
13:00etan EKITALDIA
14:00etan herrien arteko bazkaria Emeterio Arrese frontoiean
16:00etan LIP DUB grabaketa
ondoren KALEJIRAPOTEOA elektrotxarangarekin
20:00etan afari merienda subegi elkartean Algortako musikariek alaiturik
21:00etan lip dubaren estreinaldia gaztetxean
22:00etan kontzertua: dolce tangana eta bide bakarra. Ondoren, SORPRESA!!!!

Algortatik autobus bi irtengo dira Ibarrara joateko; bat egun pasa egiteko izango da eta bestea egun pasa+gaupasa.

Izena emateko: Katilu tabernan, Gestoras tabernan, Eztabaida gunean eta Egizu Elkarteko bulegoan (10:00etatik-14:00etara)

Prezioa: Autobusa 10€ (bazkariko tiketak autobusean bertan eskuratu ahal izango dituzue)

Egun osoan zehar haurrentzako txokoa egongo da, gurasoak lasai egon ahal izateko.

INFO+: facebook-eko Euskal Herrria Eguna orrialdean (bertan lib dub-aren abestia topatuko duzue!)

Animatu eta erdu geugaz!!