Gau magikoa Gorlizko kanpinean

Gau magikoa Gorlizko kanpinean


Sendi proiektuan udaberrian ekintza bat bertan behera geratu zitzaigun data arazoengatik: gau magikoa Gorlizko kanpinean. Eta orduan esan genuen uda amaieran egingo genuela, esan eta egin. Irailaren 23an joango gara gurasoak eta umeak Gorlizko kanpinera, eta bertan kanpin-dendak montatu, afaldu eta jolasekin, kantekin eta ipuinekin gozatuko dugu. Han lo egin ostean, elkarrekin gosaldu eta denok etxera joango gara.

Parte hartzeko familiako kideek euskaraz egin behar dute, mailak ez gaitu kezkatzen, bai euskaraz egiteko eta gozatzeko gogoak.

Olgetan euskaraz proiektuko Irunek eta Araitzek gidatuko dute gaua, ederto pasako dugula ziur gaude 🙂 Eskerrik asko, neskak!

Umeen adina: guztiak, gurasoek lagunduta
Noiz: irailak 23-24, ostiral arratsaldea eta larunbat goiza
Non: Gorlizko Arrien kanpina
Matrikula: 10 € familia bakoitza (gaua eta gosaria barne)
Kontu-zenbakia: 3035 0067 66 0670062588 (Egizu – Euskadiko kutxa)
Ume-kopurua: 15 ume gehienez + gurasoak
Izena emateko epea: irailaren 16ra arte
Eraman beharrekoak: kanpin-denda, lo-zakuak, linterna eta afaria.