Berbatxangoa: Kostaldeko landaredia eta fauna

Berbatxangoa: Kostaldeko landaredia eta fauna


Pasa den igandean 37 lagun ibili ginen Sopela eta Getxoko hondartzetan. Dakizuenez, Sopelako Aitxu!-k eta Getxoko Egizuk indarrak lotu dituzte ekimen batzuk egiteko, haien artean, Berbatxangoak.

Hauetako lehenengoa kostaldeko landare eta fauna ikusteko izan da. Esan dugunez, 37 lagun batu ginen, elkarlanak onurak dakartzala baieztatu dugu. Sopelako plazatik Barinatxera, Azkorri hondartzan amaitzeko, ibilbide lasaia, jubilatuek zein umeek egitekoa, eta gainera, eguzkiaren faltari esker oso erosoa.

Jon Fernandez eta Kristina Negueruela adituei esker ikasi genuen han dauden landare batzuk jan daitezkeela entsaladan, infusiotan. Nik, aukeran, tomatea nahiago dut, baina ez dago soberan jakitea landare horiek apaintzeko baino gehiagorako balio dutela.

Horretaz gain, erakutsi zizkiguten landare inbaditzaile batzuk eta haiek sortzen dituzten arazoak, baita kentzeko arazoak ere.

Amaitzeko, apo lasterkari ospetsua ikusi genuen, ezaguna baina ikusgaitza (horregatik bakarrik txangoa merezi zuen). Aurkitutako apoa, gainera, ale handienetariko bat zen, beraz, gehiegi aztoratu gabe, primeran ikusi genituen bere ezaugarriak. Hori bai, hurrengorako antolatzaileek plastikozko txoriak jarri beharko dituzte bidean, askotan gertatzen den bezala, beren bila joaten denean, desagertzen dira.

Azkorriko apo lasterkariak

Azkorriko apo lasterkariak

Hondartzak, eta itsas-labarrak, beti bezala, ezin politagoak, azalpenak onak eta entretenigarriak, eta antolatzaileek, beharrezkoa izan zen megafonia mugikorraz gain, hamaiketako begetarianoa, txangoarekin bat, eskaini ziguten. Zer gehiago eska liteke?

Hurrengo txango prestatzen hasi gara, urriaren 9an Josu Larrañagaren gidapean “Uribe Kostako portuak eta arrantza” gaia jorratuko dugu. Animatuko zarete?