Irailaren 9an elkartu ginen talde txikian (Marta, Araceli, Aitor, Mikel, Rosa, Rozio eta Lander) eta proposamen hau daukagu zuentzat:
Urriak 15, larunbata
Errekatxora (Barakaldoko urtegiak).
Ansioko geltokian 10:00etan.
Arduraduna: Marta
Azaroak 27, igandea
Acero (Gorbea), Murua inguruetan, 8-10 km.
Arduraduna: Mikel
Abenduak 17, larunbata
Oderiaga (Haraneko harriak), Arno mendikatean, Sendegitik irtenda.
Arduraduna: Mikel
Urtarrilak 21, larunbata
Nerbioi ibaiaren hasiera, Urduñako mendatetik.
Arduraduna: Mikel
Martxoak 17, larunbata
Aralarko parke naturalean dagoen Enirioko galtzada. Zaldibiatik igo.
Arduraduna: Marta
Apirilak 21, larunbata
Ungari mendi-taldekoekin batera irteera egin
Maiatzak 19-20, asteburua
Maulera!
Ekainak 16, larunbata
Valderejoko parke naturala, Puron ibaiaren ibilbidea
Arduraduna: Mikel
Goikoa zirriborroa da, behin-behinekoa, eta zuen proposamenen zain gaude.
Beno Rozio, ea aurten berriro zuekin txangoan joateko aukera dudan!! Gogoa bai, baina haurrarekin antolatzeko modu errazik ez. Ea orain nola….
Laister arte!
Bai, Nerea, lehen txangoa erraza izango da, agian umearekin batera animatu ahal zarete 🙂