Pupu eta Lore Getxon

Pupu eta Lore Getxon


Kaixo, irrien lagunak! Joan den asteazkena ez dugu erraz ahaztuko, ez. Pupu eta Lore etxean izan ditugu, Marikalanbre, Lagun, Largabista… denekin gozatu dugu. Lan handia dago honelako ekimen bat aurrera ateratzeko, gure eskerrik beroenak honetan aritu zareten guztioi! Bizarra Lepoaneko lagunek Eskerrik asko mezua idatzi dute hemen.

Baina, lanaren ostean dator saria, eta Porrotxek sekreturen bat kontatu digu prestatzen ari diren ikuskizun berriaren inguruan, gu isildu egingo gara, bakarrik esango dizuegu itxura itzela daukala! Eta benetan onena izan da Getxoko umeen aurpegiak ikustea, pozarren saltoka eta dantzan, horixe, irrien lagun guztioi eskerrik asko, eta segi horrela, beti bezain irrifartsu!