Urtero bezala, aurten ere jarriko ditugu martxan. Interesatuta zaudeteneok, mesedez, harremanetan jarri gurekin ahalik eta lasterren, taldeak osatzeko.
Pala-taldea Leioako Betiko ikastolako frontoian izango da, ostegunetan 18:00-19:00 ordutegian.
Padel-taldea Fadurako pistetan da eta hori ere, seguruenik, asteazkenetan izango da, 18:30-19:30 ordutegian.
Bi taldeetan lau lagun ibiltzen gara egun bakoitzean (bi biren kontra) eta denok jokatu ahal izateko, txandaka egiten dugu aste batetik bestera (talde bakoitzean lau baino gehiago izanez gero). Material guztia norberak eraman behar du eta pista/frontoiaren gastuak ere nork bere poltsikotik.
padelera izena eman nahiko nuke..rozio mesedez hotmail helbidea itxi didate ta azkenean oraingoz behintzat honetara idatzi al badozu..
mila esker
Aupa, Lexu, gorde dugu zure email berria. Rosanak deituko dizu edo emailez zurekin harremanetan ipiniko da, bera da padel-taldeko koordinatzailea. Ea gustura aritzen zareten!
Aupa, pala-taldean izena eman nahiko nuke. Zer egin behar dudan esaidazue mezedez. Eskerrik asko.
Aupa RozÃo,
niri paletara (frontoian) jolastea gustatuko litzaidake. Nahiko txarto egiten dut eta pentsatu dut, ahal bada, datorren ostegunean joatea frogatzeko ea nolakoak diren beste joleskideek. “Pakete” handia banaiz, ez noa berriro eta kitto. Zer dinozu?
Aupa, Leire, badakit Landerregaz berba egin duzula, animo, ederto ibiliko zara!