Datorren zapatuan, urriaren 15ean, Berbalagunon mendi-taldeko kideak Barakaldoko urtegietara joango gara, Algortatik metroz Ansioko geltokira joango gara eta handik (10:00etan) oinez Errekatxora joango gara. Ibilbide honen gidaria Marta izango da. Etortzekoa bazara abisatu, mesedez, 619 935 541 edo egizugetxo@gmail.com.
Urriaren 15ean, zapatuan, 9:15ean Algortako Telletxe metro sarreran.
Aurtengo lehen irteera hau nahiko lasaia programatu dugu, lehena delako eta inor ez beldurtzeko, ea azarotik aurrerako ibilbideetara animatzen zareten. Hauxe da proposatzen dizuegun egitaraua:
Azaroak 27, igandea
Acero (Gorbea), Murua inguruetan, 8-10 km.
Arduraduna: Mikel
Abenduak 17, larunbata
Oderiaga (Haraneko harriak), Arno mendikatean, Sendegitik irtenda.
Arduraduna: Mikel
Urtarrilak 21, larunbata
Nerbioi ibaiaren hasiera, Urduñako mendatetik.
Arduraduna: Mikel
Martxoak 17, larunbata
Aralarko parke naturalean dagoen Enirioko galtzada. Zaldibiatik igo.
Arduraduna: Marta
Apirilak 21, larunbata
Ungari mendi-taldekoekin batera irteera egin
Maiatzak 19-20, asteburua
Maulera!
Ekainak 16, larunbata
Valderejoko parke naturala, Puron ibaiaren ibilbidea
Arduraduna: Mikel
Leave A Comment