Kaotikoa arte-tailerra

Kaotikoa arte-tailerra


Urriaren 26an, asteazkena, eskaintza berezia dugu zuentzat. Blink Blank elkarteko lagunek proposatu diguten tailer esperimental honetan, sormena eta kaosaren inguruko sentimenduak izango ditugu ardatz, eta arte-lan plastiko bat eraikiko dugu, bakarka eta taldeka, hainbat dinamikaren bidez: musika entzutekoak, hausnartzekoak, mugimenduzkoak, dantzatzekoak, hitz egitekoak eta sortzekoak.

Villamonte kultur etxean izango da, 19:00-21:00, urriaren 26an, astezkena.

Tailer honetarako matrikula ordaindu behar da: berbalagunentzat eta Bizarra Lepoaneko bazkideentzat 10 €, eta gainerako lagunentzat 15 €. Izena emateko gurekin ipini harremanetan: 619 935 541 / egizugetxo@gmail.com.

Hemen duzue UK aldizkariko 202. zenbakian Blink Blankeko Agurtzane Olaizi eta Ibone Landari egindako elkarrizketa.

Elkarrizketa UKn Blink Blankeko Lagunei