Iñaki Petxarromanen “Lurra zorua bailitzan” saiakera-liburua proposatzen dizuegu Uribe Kostako irakurzaleen txokoaren abenduko hitzordurako. Oraingoan, Eztabaida Gune antiautoritarioko lagunekin elkarlanean antolatzen ari gara hilaren 15eko hitzordua.
Abenduaren 15ean, 20:00etan lotuko gara Eztabaidan (Villamonte plaza A4).
“… munduak inoiz ez bezalako arazo ekologikoak ditu. Euskal Herria ez da salbuespena: egunero 1,23 hektarea lur itotzen dira porlan azpian Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. 1990-etik 2008ra berotegi efektua sortzen duten gasen isurketa % 47 handitu da gure herrian…”
Liburua argitaratu zeneko artikulu interesgarria topatu dugu Kazeta.info-n.
Eztabaida ekimenak 3 urte bete ditu kontrainformazioa eta kultura sustatzen eskualdean. Haien inguruan gehiago jakiteko ukberri.net-eko artikulu honetara jo.
Utzi iruzkina