Victoria Bengoa: Gorbeialdeko bidea

Victoria Bengoa: Gorbeialdeko bidea


1. Faduran

Bederatzietan Faduran prest geunden irteera hasteko baina… ene!, Mikel, gure gidaria, falta zitzaigun. Sei minutu geroago etorri zen eta hasi zen azaltzen zer egin behar genuen Muruaraino heltzeko. Dena den, jende guztiak ez zuen bidea ezagutzen, beraz, Mikelen kotxeari jarraitzea erabaki genuen.

Baina gure Mikel, lehen semaforoko disko gorria pasa eta gero, azeleradorea zapaldu eta nahi gabe desagertu zen lainoari esker, hain zuzen ere. Jendea, pixka bat kezkatuta hasi zen telefonoz deitzen jakiteko non ote zen Mikel. Mikelek, telefonoz, bat-bateko plan alternatiboa proposatu eta denok Barazarreko gasolindegian biltzea adostu genuen.

Mikel Mtz de Osaba: Taldea orbeletan

Mikel Mtz de Osaba: Taldea orbeletan

2. Barazarreko kafetegian

Kafe bat hartu bezain pronto, bakoitza tokatu zitzaigun kotxean sartu eta Mikeli jarratzeari ekin genion. Muruako parkelekura heldu eta hasi ginen gure benetako irteeran. Lainoa ia-ia desagertu egin zen eta eguzkia gogor berotzen hasi zen egun polita ziurtatuz. Paisaiaz gozatuz; pagoen artean paseatzen, orbela zapaldu eta haren soinua entzuten; gure artean hitz egiten; argazkiak ateratzen… paradisuan egongo bagina bezala.

Mikel Mtz de Osaba: Inge orbeletan

Mikel Mtz de Osaba: Inge orbeletan

3. Non eta mendian elkartu behar

Bidean, nire atzean zegoen txirrindulariari pasatzen utzi nion eta pixka bat aurrerago gelditu zen beste Cristina izeneko lagunarekin hitz egiteko. Ai, ama! Bat-bateko zurrumurrua zabaltzen hasi zen tipo katxarro hori Cristinaren lagun ohia izan ote zen jakiteko.

Edonola ere, txirrindulariak jarraitu zuen bere bidean eta guk gurean. Tontorrerainoko azken zatitxoa izugarri polita izan zen: Konposizio arkitektonikoa balitz bezala, harriak han-hemen zeuden, enborrekin lurrean zeuden nahastuta; arbolak sakabanatuak…, paisaia ezin ederragoa.

Behin tontorrean, itxita zegoen aterpe txiki batean antolatu genuen gure bazkaria, etxetxoak harriz egindako lekua esertzeko zeukan-eta. Jan eta edan ostean, handik hogei minutura hasi ginen gure gauzak biltzen itzulbidea hasteko asmoz.

Erorketaren bat gorabehera lokatza zela eta, onik heldu ginen aparkalekura ezin ahaztuzko eguna pasatu izan genuela jakinez.

Hurrengora arte,
Cristina

Victoria Bengoaren argazki ederrak:

Eta Mikel Martinez de Osabaren argazki zoragarriak: