Bizikleta-taldea Faduran

Bizikleta-taldea Faduran

Daviden azalpena: Barakaldoko alde ilun ezezagunak. Barakahiria, Barakaldo, Baratz alde hitzetatik ei dator, eta orokorrean ez dugu ikusten zergatia. Azken urteetako higiezinen booma gorabehera, ondiño geratzen dira Barakaldoko lur-sailetan naturak gizakioi irabazitako guneak. Horren adibideak dira Barakaldoko urtegiak, antzinako Bizkaiko Labe Garaietako urtegien inguruan natura hedatzen da zabal gaur egun, eta 3tik 2 ikusi ahal izango dugu gertutik. Lasai-lasai hurbilduko gara Barakaldora Portugaleteko bidegorria hartuta eta Errekaortu auzotik bidegorritik abiaturik Mezpelerrekara joango gara beheko urtegiari bira emanez. Bigarren urtegia ikusteko, aldiz, gora abiatuko gara, Barakaldoko lekurik ezezagunetariko batera, Oiolako urtegiraino, ia-ia Zugaztietako udalean. (2’6kmko igoera, 100mtik 300 metrora).

Eguna, ordua eta lekua: abenduaren 3an, larunbata, Fadurako aparkalekuan, 9:00etan, Portugaleteko zubian 9:25ean eta Ansioko metro-geltokian 9:45ean
Ibilbidea: Fadura-Portugalete-Sestao-Barakaldo, eta buelta
Kilometro-kopurua: 44
Iraupena: etxean bazkalduko dugu
Zailtasuna: “etapa con final en alto” esango lukete TVEn, igoera sinpatikoa hamaiketakoa hartu aurretik

Etaparen perfila eta ibilbide zehatza hemen: http://www.bikemap.net/route/1333418

Eguraldia: ona ez da izango. Data hurbildu ahala, ikusiko dugu zer egin. Denok duzue zirarik?

Oharra: Daviden telefono-zenbakia 652 735 445 (edozertarako berari deitu)

Ez ahaztu: kaskoa, errepuestoko kamara eta eskularruak. Eta ibilbidea, mapa eta etaparen perfila aztertu!

Oraingoan ere, den-dena Davidek prestatu du eta bera izango da gure gidaria. Mila esker, David! Biba zu!


Bike route 1333418 – powered by Bikemap