Udazkeneko koloreez gozatzeko moduko ibilbidea prestatu du Mikelek oraingoan, 12 km-ko ibilbidea egingo dugu Muruatik (Araba) hasita.
Muruan, “de las canteras” deritzon parkingean hasiko gara, eta bi tontor zeharkatuko ditugu: Zenigorta eta Azero. Desnibela ez da handia, 300 metrokoa.
GARRANTZITSUA: Mairulegorretako kobazulotik pasako gara, beraz, linterna eraman.
Web orri honetan dago pasa den urtean egindako ruta, argazkiekien. Mikelek tarte bat besterik ez zuen egin.
Azaroaren 27an, 9:00etan Fadurako aparkalekuan lotuko gara, autoa eramateko prest bazaude, esan, beharko dugu eta.
Kaixo Rozio. Idatzi honen bitartez nire izena eman nahi dut Gorbeiarako ibilbidean parte hartzeko.
Agur bero bat.
Ederto, Teresa, zerrendan apuntatu zaitugu, 9:00etan Faduran egongo gara 🙂
Ederra orbelaren gaineko ibilbidea!
Gora gu!!!
Ze pena galdu dudalaaaaa, gorroto dut gauxorik egotea, katxisssssss!
Eta argazkiak ikusteko irrikitan nago 🙂 Victoria, Mikel, bidali argazkiak MSDZ!!!
Oso gozoa Mikelek eraman zuen ardoa, mendi tontorrean daztatu genuena.
Horretarako gaude.
Ardoa ezinbestekoa da mendian.