“Olgetan euskaraz” proiektuaren bigarren edizioa hasiko da datorren astean. Gurasoek eta umeek euskaraz gozatzeko gunea izan nahi du Olgetan euskarazek, umeekin batera euskaraz bizi, ahaztu barik beste gurasoekin euskaraz berba egiteak daukan garrantzia.
Proiektu honetan 3 eta 4 urteko ume eta gurasoentzako taldeak prestatzen ari gara, martxoaren 20tik ekainaren 14ra bitartean astero lotuko direnak San Nikolas ikastolan, J. B. Zabala ikastetxean eta Romoko ikastetxean. Astearte, asteazken eta ostegun arratsaldeetan, umeekin batera euskaraz jolastu, kantatu eta gozatzeko. Interesatuta zaudetenok mezu bat bidali sendigetxo@yahoo.com helbidera edo telefonoz deitu Landerri: 685 73 29 63 zenbakira.
Martxoaren 20an hasiko dira “Olgetan euskaraz” taldeak lotzen!
SENDI proiektuaren barruko ekimen berri hau iaz ipini genuen martxan lehen aldiz Maribi, Irune eta Itxasoren laguntzarekin; 5 talde sortu ziren eta 80 bat ume eta guraso aritu ziren. Aurten Itxasok eta Maialenek lagunduko digute, eskerrik asko eurei, eta ongietorriak zarete guztiok!
Parte hartu nahi baduzue, aukeratu zein taldetan egon nahi duzuen eta ahalik eta azkarren erantzun, mesedez.
Zabalan:
– Asteartero, 17:30-18:15 gimnasioan (ITXASO) Hasiera: martxoaren 20an
– Ostegunero, 17:30-18:15 gimnasioan (MAIALEN) Hasiera: martxoaren 22an
San Nikolasen:
– Asteazkenero, 17:30-18:15 gimnasioan (ITXASO) Hasiera: martxoaren 21ean
– Asteazkenero, 18:30-19:15 gimnasioan (ITXASO) Hasiera: martxoaren 21ean
– Ostegunero, 18:15-19:00 gimnasioan (ITXASO) Hasiera: martxoaren 22an
Romon:
– Asteartero, 17:30-18:15 Haur Hezkuntzako psikomotrizitate-gelan (iazkoan) (MAIALEN) Hasiera: martxoaren 20an
Zergatik parte hartu?
Euskaraz aritu gura dute guraso euskaldunberriek seme-alabekin, hizkuntza-ohiturak aldatu, baina, askotan, baliabideak faltan dituzte: umeekin berba egiteko ume-hizkera, elkarrekin ikasteko kantak, jolasakā¦
Zelakoa da proiektua?
3-4 urteko umerik baduzu, eta haiekin euskaraz jolastu eta kantatu nahi baduzu, aukera izango duzu parte-hartzeko, martxoan hasita eta ekainera arte lotuko gara astean behin, 45 minutuz. Talde bakoitzean 4-5 gurasorentzako lekua dago, eta euskarazko kantekin eta jolasekin gozatuko dute. Animatu eta jarri gurekin harremanetan!
Leave A Comment