Garazi Kamio "Beste norbaiten zapatak"

Ipuin-liburu hau proposatzen dizuegu Uribe Kostako irakurzaleen txokoaren hurrengo hitzordurako. Algortako Aldai Patronatuan 20:00etan elkartuko gara martxoaren 28an, asteazkenean.

Garazi Kamio andaoindarrak Igartza saria irabazi zuen duela bi urte eta zortzi ipuin gazi-gozoren bilduma osatu du “Beste norbaiten zapatak” (Elkar) izenburupean. Bidegurutze batean dauden pertsonei buruzko kontakizunak egin ditu Garazik: Lankide baten amaren hilbeilak egonezinik uzten duen gizona, giza harremanak matematika- ekuazioen arabera ikusten dituen bikotea, autobusean bidaia luze bat egin behar duen lagun parea, alaba gaixoa ospitalera eraman behar izan duen ama, bizilagunari mandatu bitxi bat eskatzen dion agurea, 30 urte lehenagoko ikasle garaiko pasadizoak aztoratzen duen gurasoa…

Martxoaren 28an, 20:00etan lotuko gara Aldai patronatuan (Itxasgane).

Hemeroteka:

Berria (2011-03-02)
Diario Vasco (2012-03-02)
Gara (2012-03-02)
Goierriko hitza (2012-03-02)

Garazi Kamioren "Beste norbaiten zapatak" liburuaren aurkezpena