Maia egutegia proiektuak edo dinamikak euskara eta immigrazioa lotzen ditu; gai hauetan gabiltzan pertsonak eta elkarteak ezagutzeko eta elkarlanean ipintzeko modua topatu nahi dute Getxoko Udaleko Euskara eta Immigrazio zerbitzuek.
Lehen erronka proiektu bat proposatzea izan da, guk, Bizarra Lepoan eta Egizu elkarteetan, Getxoko hizkuntzen tribiala aurkeztu dugu. Hau egiteko Topagunearen laguntza izan dugu, eta Euskal Herriko hainbat herritan Auzoko proiektua aurkezteko erabili duten lehiaketan oinarritu gara.
Getxoko hizkuntzen tribialarekin gure helburua da herritarrei gure herrian dagoen hizkuntza-aniztasunaren berri ematea. Honetarako, herriko kale eta gune komunak erabiliko ditugu hizkuntza-aberastasunak agerian ipintzeko. Kanpaina hau, galdera-erantzunezko dinamika hau, herriko festa edota jaialdi batean jarriko dugu martxan.
Ekimen honetan guztira 8 proiektu aurkeztu dira (gurea barne), eta orain jendeak bozkatu behar ditu. Gurea zortzigarrena da. Helbide honetan sartu eta eman botoa.
Leave A Comment