Bizikleta-taldeko lagunak Gallarta aldean

Bizikleta-taldeko lagunak Gallarta aldean


Goizean goiz, betiko lez Faduran elkartu ginen. Baina zapatu honetako desberdintasun handi bat Euskal Herriko txoko desberdinetako jendea etorri zela izan zen. Gipuzkoatik, Arabatik eta Nafarroatik… Iparraldeko jendea bakarrik falta zitzaigun Euskal Herriko probintzia guztietako jendea elkartzeko.

Zubi eskegira harrapada batean heldu ginen eta zubiko langileak eskuak burura eraman zituen hainbeste ginela ikustean, eta goiz hartan uste zuena baino gehiago lan egin behar zuela konturatu zenean…

Portugalete- Gallarta-Trapagaran-Barakaldo tarteko paisaiak ziztu bizian ikusi genituen, eta Mezpelerrekan hamaiketakoa, edo hobeto esan hamabitakoa hartu genuen.

Artaldea gutxiagotzen joan zen hamaiketakoa eta gero, eta bakoitza, berriro ere bere herriruntz hurbildu zen. Baina batzuek ez genuen oraindik etxera joan nahi, eta Berangoko oilasko-odoloste-txorizo-entsalada…dastatzen geratu ginen, erretako kaloria guztiak errekuperatu nahi genituelako konpainia oso onean!!!

Eskerrik asko Naiarari kronikagatik eta Mireiari kameragatik, hona hemen argazkien albuma: