Argazkia: Larryosan CC BY-NC-SA 2.0

Argazkia: Larryosan CC BY-NC-SA 2.0

Aste honetan hasiko da ikastaro berria San Nikolas ikastolan, gorputzarekin gozatu nahi baduzu dantzaren bidez interesatuko zaizu proposamen hau.

IKASTAROAREN HELBURUAK:

– Gorputzaren kontzientzia berpiztu.
– Koordinazioa landu, esker-eskuin harremana barneratu.
– Espazioarekiko begirada globala landu, talde zein gizabanako bezala.
– Arnasketa landu.
– Gorputza luzatu eta tonifikatu.

Helburu horiek denak dantzaren bitartez lortuko ditugu; hainbat erritmo erabiliz eta dantza-estilo diferenteak probatuz. Azken finean, disfrutatuz eta ondo pasatuz. Izerdi pixka bat botatzeko prest?

EZAUGARRIAK:

– Ikastaro honetan parte hartzeko ez da behar inongo aurreprestakuntzarik, dantza egiteko gogoa nahikoa da.
– Taldekide kopurua: 12 lagun.
– Iraupena: 2012ko urriaren 18tik ekainaren 27ra.
– Egunak eta ordutegia: ostegunetan, 20:00-21:30.
– Lekua: Algortako San Nikolas ikastolako Haur Hezkuntzako lonja.
– Irakaslea: Eva Mallol
– Ikastaroaren prezioa: 200€ / 160€ Bizarra Lepoan euskara-elkarteko bazkideak, San Nikolas ikastolako kideak eta berbalagunak.
– Ingresoa (urrian egin, mesedez): Euskadiko Kutxa 3035 0067 66 0670062588 (izen-abizenak ipini).
– Taldean onartuak izateko lehentasuna izango dute 2012ko ikasleek, ikastolako kideek, Bizarra Lepoaneko bazkideek eta berbalagunek.