Justuri irratiaren aurkezpena / argazkia: Ukberri.net

Justuri irratiaren aurkezpena / argazkia: Ukberri.net

Uribe Kosta eta Erandioko euskalgintza eta kulturgintzaren hamalau elkartek indarrak batu zituzten duela ia urtebete Justuri (tximista, bertoko euskaraz) irrati euskalduna sortzeko. Pasa den apirilaren 11n FM lizentzia bat izateko eskaera egin zuten Eusko Jaurlaritzaren irrati lizentzien deialdian. Orain aukera dute lizentzia hori eskuratzeko. Animoak Justuriko lagunei hasi duten bidean, eta eskualdeko euskaltzaleei esan, ateak zabalik dituzuela proiektu honetan parte hartzeko!

Justuri: irrati multimedia, parte-hartzailea, euskaldun eta tokikoa izango da, komunitateari zerbitzu publikoa eman eta Euskal Herriko beste irratiekin elkarlanean arituko dena.

Talde sustatzailea: AEK, Aitxu! Sopelako euskara elkartea, Algortako Bertsolari Eskola, BerbalamiƱe Leioako euskara elkartea, Betiko ikastola, Bizarra Lepoan Getxoko euskara elkartea, Erandion Euskaraz Berbots!, Jose Antonio Agirre euskaltegia, Koska irratia, “UK” aldizkaria, Ukberri.net, Plaza Beltza kulturgunea, eta Aztibegia eta Talaieta irratizaleon elkarteak.

Justuri hemerotekan:

2012/01/05 Uribe kostaz hitzegiten Justuri irratia: Uribe Kostarako tokiko irrati beharrezkoa
2012/01/20 ukberri.net Edukiak copyleft pean zabalduko ditu Justuri irratiak
2012/10/09 ukberri.net Justuri irratiari lizentzia ematekotan da Jaurlaritza