Ipuin-liburu hau proposatu genizuen Uribe Kostako irakurzaleen txokoaren hurrengo hitzordurako, martitzenerako. Algortako Torrene aretoan 20:00etan elkartuko gara urriaren 23an, martitzenean.

Ur Apalategik Beterriko Liburua Saria irabazi zuen1998an Gauak eta hiriak argitaratutako lehen eleberriarekin. Fikzioaren izterrak ipuin-liburu honekin, berriz, Euskadi Literatura-Saria irabazi zuen iaz, “Euskarazko Literatura” atalean.

Zazpi ipuin hauek fikziozkoak izan arren, errealitate hurbilaren ispilu dirdiratsuak dira; sarritan irudi olgetari eta trufatzaileak islatzen dituztela irudituko zaizu, baina gertakariak eta gertagarriak gertu daudela erakusten dute beti.”


Hemeroteka:

Berria (2011-10-21)

Gara (2011-10-18)

Argia (2011-10-20)