Bizikleta-taldeko kideek hauteskundeak antolatzen dituzte irteerak aukeratzeko. Demokraziaren jaian parte hartu nahi baduzu, izena eman dezakezu bizikleta-taldeko posta-zerrendan, orri honen hasieran koadroa bete zure helbide elektronikoarekin eta HARPIDETU botoia sakatu.
Eta goazen harira, zapatuan irteera dago eta!
Bizikleta-irteera: Getxo, Alonsotegi & Lingorta urtegia
Ezaugarriak: etapa motza eta ez oso gogorra. Bidegorria, asfalto eta pista zapalduko ditugu. 2 km aldapan gora, aldats gogorrak eta zati lauak uztartuz, pistatik eta asfaltotik.
Adi egongo gara eguraldiari, momentuz euria igarri dute astebururako… ZEHAZTUKO DUGU ASTE AMAIERAN.
Eguna: azaroaren 3a, larunbata
Ordua eta lekua: 9etan Fadurako kiroldegian, 9:30etan Portugaleteko Zubian. 10etan Ansioko geltokian eta 10:15ean Zorrotzako kiroldegian.
Kilometro-kopurua: 23 km (Faduratik)
Zailtasuna: erraza-ertaina
Etaparen perfila eta ibilbide zehatza hemen: http://www.bikemap.net/route/1871778
Oharra: Daviden telefono-zenbakia 652 73 54 45 eta Landerrena 685 73 29 63
Eraman beharrekoak: kaskoa, ordezko kamara eta neguko arropa.
Aztertu beharrekoak: ibilbidea, mapa eta etaparen perfila.
Ea eguraldia lagun izaten dugun, zapatura arte!!!
David
23km JOANA, Getxoko Faduratik, joan etorria beraz bikoitza.
zapatura arte!!!