Igande goizean. Eguraldi ezin aproposagoa izan dugu geologia nozio batzuk ikasteko zerutik ere harri-erauntsia bota du-eta. Abiapuntua, haitz bat daukan lekua: Atxabiribil. Bertan hasi da gure bidaia bikoitza. Itsas hondotik kostaldera eta aspaldi-aspalditik orain dela gutxira.
Hondartzaren bazter batean kolore gorrixka duen horma bat: Behe-behetik azaldu zen harri-gunerik zaharrenetarikoa.”Txanpiñoiaren punta” Koldoren esanetan. Aldapan gora ibili ondoren kostaldeko harri bolkanikoak bistatu ahal izan ditugu. Urpeko erupzio baten ondorioak, antza. Hondartzara itzulita muskuilu erraldoien aztarnak eta zizare moduko batek eginiko marka luzea ikusi eta ukitu ditugu.
Arriatera hondartzan geundela, itzelezko garrantzia duen lur-geruza bat: Dinosauroak desagertu zirenekoa. Garai hartan 10 kilometroko meteorito bat jausi omen zen Lurrera. Baina ordurako dinosauro gehienak desagertuta zeuden lurrazaletik. Meteorito hark betiko desagerrarazi zituen geratzen zirenak.
Hausnarketa autobusean egin eta hamaiketakoa haitz hitza daukan beste inguru batean: Askorrin. Itsaslabarretako flixei begira eta Koldok eginiko planetaren liburuaren irakurpena entzun bitartean aurrera egin dugu Galea aldera heldu arte. Hor, aztarnak itsasotik hubilekoak dira eta geruzek guztiz kontrako inklinazioa hartzen dute. Eibarreraino heltzen den sinklinala.
Harrigarria, ezta?
(testua: Iñaki Vidal, argazkiak Josu Larrañaga eta Victoria Bengoa)
Leave A Comment