Helduentzako 5 ipuinez osatutako liburua proposatuko dizuegu oraingoan Uribe Kostako irakurzaleen txokoaren hurrengo hitzordurako. Algortako Villamonte Kultur etxean 20:00etan elkartuko gara azaroaren 21ean, egueaztenean.

Orain arte publikatu dituen liburu gehienak haur eta gazte literaturakoak izan dira. Baina helduentzako generoan, ez da hasi berria Arrate Egaña. Egileak berak dioenez, “inongo zalantzarik gabe, hau da atera dudan obrarik nagusiena niretzat, eta osoena”.

Literaturan maiz landutako irudia da, paradisuarena. “Ideia ez da berria, filosofo eta autore askok landu dute”, aitortu du Egañak. Irudia bera baino, pertsonaien profilak zehaztea izan da idazle honen kezka nagusiena: “deskribatu nahi nuen pertsonaia horiek nondik zetozen. Eta familiatik irten ondoren, heldutasuna nola garatzen den prozesu horretan. Kontu hori inportantea dela iruditzen zait”.

Hemeroteka:

Berria (2012-04-24)

Deia (2012-06-01)