Abenduaren 3an, euskararen nazioarteko eguna ospatzeko, Getxon Berbodromoa antolatuko dugu. Iaz izan zen gure lehen Berbodromoa, eta behean dituzue iazko argazkiak. Baina zer da Berbodromoa? Zer ari gara Getxoko hiru euskaltegiak eta Bizarra Lepoan euskara-elkartea antolatzen euskararen egunaren harira?
Euskaldunok euskaraz elkartzeko gunea izan nahi du Berbodromoak, euskara kalera ateratzea, euskararen erabilera indartzea eta indar-erakustaldia egitea dira Berbodromoaren helburuak, jendea Berbodromoan euskaraz berbetan jarrita.
Goizez saio bi eta arrastian beste bi egingo ditugu: 9:00etan, 11:00etan, 17:00etan eta 19:00etan. Laurak Fadurako erretegi zaharrean, ordubetez, “word cafe” metodologiaren bidez (bostkoteetan ipinita) hiru gai hauen inguruan berba egiteko:
– Haurtzaroko oroitzapenak
– Kontsumismoa
– Teknologia berriak
Informazio gehiago eta izena emateko aukera hemen daukazue: http://www.egizu.org/kultura/berbodromoa/
Leave A Comment